2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea

Sarrera

Pilota Denontzat

Jon Kepa, Aitor, Julen eta Luis Mari gara eta etorkinak gure artean integratzeko asmoarekin Pilota denontzat taldea sortu dugu.

Geroz eta kanpotar gehiago aurkitzen ditugu gure artean. Kopuru hau igotzen joan da azken urteetan. Gainera, tendentzia honek jarraituko du etorkizunera begira.

Pertsona hauek bere lurraldetik beraientzat berria den beste lurralde batera etortzen dira. Hemen, Euskal Herrian, kultura, pertsonak, ideologia... dena berria eta guztiz desberdina da beraientzat. Hau gutxi balitz, gure beraienganako tratua eta harremana ez da batere ona, baztertu, iraindu eta gutsietsi egiten bait ditugu.

Gure helburua, pertsona hauei egoera apur bat erraztea izango da, pilota bezelako jarduera fisiko bat, elementu integratzaile moduan erabiliz. Horretarako, Gasteizeko Goian izeneko proiektu sozio hezitzailearen laguntzaz, hainbat jarduera prestatu ditugu pertsona hauei laguntzeko.
Jarduera hauen bitartez, denon arteko giro ona bultzatuz, elkarren hartean ezagutu, dauzkagun arazoak ahaztu eta balore eta ohitura onak erakutsiko ditugu. Modu honetan, gizartearekiko dauzkaten konplexu eta beldurrak ezabatzeko asmoarekin.




22 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Andrea Caballero Hdez erabiltzaileak esan du...

1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika):
-Datuak jasotzeko informazio iturri ezberdinak erabili dira: elkarrizketa bat eta 6 artikulu-liburu eta aldizkari zientifiko bat. Aipuak egin dira, kultura ezberdinetan erabiltzen diren jokoak bilatu dituzte eta ariketentzat oinarri bezala hartu dituzte.

-Aurkezpenari dagokionez, dagoen argitasuna nabarmentzekoa da. Ez dute testu asko idatzi, baina hura argazkiekin eta bideokin lagundu dute, bisualki ulergarriagoa eta erakargarriagoa eginez.

-Erabili diren IKT-ak bideoak, argazkiak eta musika izan dira. Bideoak euren ariketak azaltzeko. Bideo bakoitzak bere musika du. Argazkiak bai taldea osatzen duten partaideak zeintzuk diren jakiteko eta baita oinarritu diren proiektukoak (Goian) jartzeko. Baita ere, materialen irudiak ipini dituzte.

-Blogaren diseinua ez du misteriorik, zehaztutako ataletan erraz aurki daiteke informazio guztia. Eta modu sinple batean adierazita dago.

-Bideoetan zehar ezin da taldekide guztien presentzia antzeman ez delako ikusten, baina bai ikus daiteke ariketak grabatzerakoan bideo horiek originalak izan direla, beraiek sorturikoak izan direlako eta horretarako, beste zenbait baliabidez baliatu dira, eta horiek kolaborazioa eskatzen dute.

-Hizkuntza aztertuz, lehen aipatu bezala sinplea eta ulergarria da, orori heltzeko modukoa. Ez da akats nagusirik aurkitzen baina bai gutxi batzuk: gutsietsi gutxietsi ordez, bait ditugu > baititugu, Ala ere > Hala ere, emengo > hemengo...


2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
-Sarrera moduan aipatzen da , Goian proiektu hezitzailearen laguntzaz, jarduerak
prestatu direla etorkinak bezalako pertsonak, pilotako mundura hurbiltzeko eta integratzeko. Gainera, proposatu diren jarduerak bideoetan jasoak izan dira, alboan laburpen txiki bat lagungarri dutelarik.

-Irabazi asmorik gabeko erakundea da, bere gain hartzen baititu gastuak.

-Jarduera hauetan parte hartu dezaketen pertsonak 12 urtetik gora izan behar dute eta kopurua mugatua da, 25.

-Instalazioak, materiala eta gastuak, helburuak… argi eta garbi zehazten dira bere ataletan. Instalazioetan, helbidea bermatzen da, lekura iristeko zailtasunik izanez gero ikusgai izateko. Gainera, mapa ikusteko aukera dago.

-Giza baliabideei dagokionez gehiago zehaztu beharko litzateke, material eta gastuei dagokien atalean agertzen da, monitoreak, kudeatuko dutela materiala etab. Haatik, atal bat eskainiko nioke giza baliabideei zeinetan nola antolatuak egongo dira taldeetan eta zein eginkizun izango duten.

-Saioaren dinamika, ariketekin bat doa, azken finean ariketek osatzen dute saioa. Jarduerak helburuekin bat datoz. Ariketa guztiak, jokoak dira, zeinetan denen parte hartzea bermatzen den eta elkarlana eta kohesioa bilatzen da.
Jarduera bakoitzaren ondoan denbora bertan zehazturik dator.

Andrea Caballero Hernández. Jarduera Fisikoa eta Kiroralaren Zientziak- 1. maila

Euskal pilota erabiltzaileak esan du...

Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
-Informazioa artikulu askotatik eta elkarrizketa batetik lortu dute, gainera hau ondo adierazi dute haien erreferentzietan.
-Aurkezpena egokia da. Atal desberdinak egin dituzte informazioa banatzeko eta hórrela dinamikoagoa da.
- Bideoak eta argazkiak erabili dituzte azalpenak ulergarriagoak izateko.
-Blogaren diseinua egokia da, erraz aurki daitezke gauza guztiak.
-Talde lana egin dutela dirudi, baina hau ezin dugu guztiz jakin.
-Hizkuntza zuzena eta ulergarria erabili dute.
Ebaluazio irizpide zehatzen oharrak:
-Sarrera egokia da, haien ekintzan zer egingo den ondo zehazten baitute.
-Zein antolatzaile mota diren eta giza baliabideak gehiago zehaztu beharko lukete.
-Ekintzan nortzuk parte ahal duten garbi utzi dute eta haien helburua ere ondo ulertu da.
-Ariketen deskribapena egokia da eta bideo batzuk jarri dituzte ariketak hobeto ulertzeko. Nire ustez ulergarriagoa da haiek ariketak egiten agertuko balira, baina haiek egondako moduan ere ondo ulertzen da eta modu originala da ariketak azaltzeko.
-Saioaren dinamika ondo antolatu dute.
-Gastuak aurreikusi dituzte eta gastu horiek ordaintzeko laguntzak nondik lortuko dituzten azaldu dute.
Maite Bahillo Alvarez, JFKZ-ko lehenengo mailako ikaslea.

Unknown erabiltzaileak esan du...

1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
• Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte, 8 liburu-artikulu inguru. Guzti horien erreferentziak gaineratu dira, zuzenak dira, eta hortaz gain testuan aipatu dira.
• Aurkezpenaren argitasunari dagokionez, testua ordenatuta dago eta proposatutako galdera eta atalei erantzuten die.
• IKT-tresnen erabilera dela eta, izen-emateko foroak, argazki nahiz bideo ezberdinak erabili dituzte.
• Blogaren diseinua argia eta erabilterreza da. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera.
• Taldearen kolaborazio lana agerian geratu da. Proposatutako bideoetan ahots ezberdinak entzun ahal izan dira, hori dela eta, ondorioztatu daiteke, taldekideen arteko kolaborazioa egon dela.
• Blogean erabilitako hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea egokia izan da. Idatzitakoa argi ulertzen da eta ez dago akats ortografiko nabarmenik.

2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
• Hasteko, proposatu duten jardueraren deskribapen orokorra edo sarrera nahiko argia dela esango nuke.
• Zein nolako erakunde mota diren zehaztapenik ez dut ikusi. Aldiz topaketaren nondik norakoak zein erabiltzaile motari dagon zuzenduta dagoen zehaztu dute, baita ere zeintzuk diren beraien ezaugarriak.
• Topaketaren nondik norakoak aurrera eramateko behar eta erabiliko dituzten instalazio eta materialak zeintzuk diren zehaztu dituzte; baita horien kopuruak ere.
• Giza baliabidek edo jarduerak aurrera eramateko lan-taldearen zehaztapena ez dut inondik ikusi. (jarduera garatzeko beharrezko
• Saioaren helburu zehatzak direla eta, proposatutako ariketak erabiltzaileen ezaugarriak kontuan izanda egokiak direla pentsatzen dut. Hortaz gain, saioaren dinamika eta jardueren ordena ere zuzena dela esango nuke.
• Topaketaren aurreikusitako gastuak atal batean egoki zehaztu dituzte.
• Amaitzeko, esan erabilitako informazio-iturriak blogean isladatuak izan direla. Hortaz gain, proposatutako bideoak oso originalak iruditu zaizkitela gaineratu nahi dut.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika):
- Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dira: bideoak, argazkiak, elkarrizketa eta hainbat artikulu.
- Aurkezpena egokia eta garbia da, informazio bakoitza dagokion atalean banatuta dago.
- IKT-tresna ugari erabili dituzte: bideoak, argazkiak,…
- Diseinuari dagokionez, erabilterraza da, lehen aipatu dudan bezala, informazioa atal ezberdinetan banatuta baitago.
- Talde-lana ez da antzematen bideoetan, argazkietan, aldiz, bai.
- Idatzia ulerterraza da, akats ortografiko gutxirekin.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
- Proposatutako ariketa bakoitzaren deskribapen orokorra egiten da.
- Argi dago nolako erakundea den, irabazi asmorik ez duena, izan ere, beraien helburua etorkinak euskal gizartean integratzea baita.
- Jardueretan parte har dezaketenen ezaugarriak azaltzen dira.
- Giza-baliabideak ez daude guztiz zehaztuta.
- Argi erakusten da erabiliko duten materiala.
- Ariketen deskribapena oso egokia eta originala da, oso modu berezian azaldu baitituzte.
- Saioaren dinamika ondo azalduta dago.
- Gastuak aurreikusi dituzte.
Beñat Negredo Muñoa. Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako 1.mailako ikaslea.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...


Ebaluazio irizpide nagusiak:
-Datuak eta informazioa jasotzeko artikulu desberdinak erabili dituzte eta hauek ondo zehaztuta daude erreferentzietan. Horretaz gain, elkarrizketa batez ere baliatu dira.
-Testua ordenatuta dago. Gai bakoitzak bere atala du eta horrela errazagoa da informazioa aurkitzea.
-IKT desberdinak erabili dituzte: ariketen deskribapenerako bideoak eta horiekin batera musika bat jarri dute. Horretaz gain taldekideen argazki bat eta baita materialarena badago.
-Blogaren diseinuari dagokionez argia eta erabiltzeko erraza da.
-Kolaborazioa egon dela argi dago nahiz eta bideoetan haien aurpegiak agertzen ez diren. Izan ere, ariketak grabatzeko modu originala da eta lana eskatzen du.
-Akats larririk ez egon arren bakarren bat aurkitu dut: gutsitesi beharrean, gutxietsi. Elkarren hartean beharrean, elkarren artean.

Ebaluazio irizpide zehatzak:
-Sarreran haien elkartearen deskribapena egiten dute eta nozi zuzenduta dagoen ere adierazten dute; pilotaren bidez kanpotarrak integratzen laguntzea.
-Erakundearen izaera zehaztu beharko lukete.
-Instalazioaren kokalekua agertzen da helbidearekin eta baita bertako argazki batekin. Horretaz gain, kokaleku zehatza jarri dute bertan klikatu eta ibilbidea ezagutzeko.
-Topaketa edo saioa noiz eta non izango den zehazten dute.
-Beharrezko materiala zehazten dute argazkien bitartez, baita kantitatea eta suposatuko dien gastua ere. Hala ere, material asko eskura izango dutenez gastu totala murriztuko dela diote.
-Giza baliabideetan agian gehiago sakondu beharko lukete orokorregia delako.
-Saioaren dinamika egokia da.
-Ariketak egokiak dira eta baita haiek azaltzeko modua ere. Originala da erabilitako metodoa; ulergarria eta entretenigarria da.
-Orokorrean blog-a ordenatua dago eta egokia da. Ariketak azaltzeko modua originala da eta ideia ona iruditu zait.

Leire Iribarren Tornaria. JKFZ-ko lehen mailako ikaslea.

Nerea erabiltzaileak esan du...

Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
• Informazio-iturri asko erabili dituzte, 3 artikulu eta liburu bat gutxienez, eta gainera elkarrizketa bate ere egin dute.
• Lanaren aurkezpena argia da eta testua ordenatuta dagoela uste dut. Galderari ondo erantzuten dio.
• IKT-tresenen erabilera: argazkiak eta bideoak erabili dira. Bideoei musika jarri diote, erakargarriagoa egiteko. Elkarrizketa bat ere egin dute.
• Blogaren diseinuari dagokionez egokia dela pentsatzen dut, oso erabilerraza da eta dena argi ikusi daiteke.
• Kolaborazio lana izan da, argazkian guztiak agertzen dira, eta bideoetan egin dituzten muntaketetan segurtasunez denak aritu direla esan ezin dudan arren, lan hori egiteko bakarrik ezin dutela egon iruditzen zait.
• Hizkuntza egokia da, guztiek ulertzeko modukoa. Ortografia akats gutxi batzuk aurkitu ditut: “geroz eta” “gero eta” beharrean, “ala ere” “hala ere” denean, “bait dugu” “baitugu”
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
• Proposatutako jarduerari buruzko sarrera argia eta egokia eginda dago, dena ongi azalduz.
• Zein erakunde mota diren ez dute oso argi zehazten.
• Jarduera honetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak argi azalduta daude, kultura ezberdinetatik datozen pertsonei zuzenduta dago.
• Erabiliko duten instalazioaren berri ematen dute eta zehaztasunak ere eman dituzte, aldagelak eta aparkalekua eta bizikletak uzteko lekua dagoela adibidez.
• Giza baliabideei dagokienez ez dute argi aipatzen bakoitzaren lana zein izango den ezta saioa nola gidatuko duten ere.
• Erabiliko duten material mota eta kopurua ondo adierazten da.
• Ariketen deskribapena oso ona da, bideoak oso erakargarriak dira eta ariketa erraz ulertzen da. Guztiek egiteko modukoak direla uste dut.
• Saioaren dinamika ondo azaltzen dute.
• Aurreikusitako gastuak ondo zehazten dituzte.
• Erabili dituzuen informazio-iturrien erreferentziak eginda daude, ongi idatzita.
• Azkenik, aipatu nahi nuke ariketak azaltzeko bideoak oso erakargarriak eta originalak iruditu zaizkidala.


Nerea Sarasola Ugarte, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako 1.mailako ikaslea.

Lander Vaquero erabiltzaileak esan du...

EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIAK:
Ez dituzte hainbat informazio-iturri jarri blogan baina zenbait bideo daude zeinetan egingo dituzten ariketak oso ondo azalduta dauden. Beraz, hiru bideo baino gehiago daudenez alderdi honetan bikain bat jartzen diet. Elkarrizketa bat ikusi ahal dugu blogaren bigarren orrialdean eta elkarrizketa hau pixka bat aurrerago jarriko nukeen arren (bereziki materialak eta gastuak orrialdearen ostean), itxura ona du.
Informazioa aurkitzea oso erraza da blog honetan eta hori asko gustatu zait, oso erraz kudeatu daitekelako.
Azkenik, ikusi daiteke taldearen ikasle guztiek parte hartu dutela eta blog on bat sortu dutela.

EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK:
Nahiz eta ondo iruditu ariketa hauek sortzea kanpotarrentzat, gero eta erosoago sentitzeko Euskal Herrian eta gure ohiturak ezagutzen joateko, pixka bat sinple iruditzen zait helburu hori. Instalazioei buruz hitz egitean, oso ondo zehaztu dute frontoiaren kokapena eta, gainera, argazki bat jarri dute frontoiaren barruko partea nola den erakusteko.
Materialaren tipologia eta kopurua ere agertzen da blogan, baina ez dut aurkitzen ez saioaren dinamika, ez ariketak egingo dituzten pertsona kopurua.
Lehen esan dudan bezala, oso ondo azaldu dituzte egingo dituzten ariketak bideo batzuekin.
Aurreikusitako gastuak aurkitu ditzakegu materiala zehazten duen orrialdean eta, azkenik, erreferentziak azken orrialdean oso txukun jarri dituzte.

Zenbait gauza konpondu ahal diren arren, bloga ondo egitaratuta dago.

Lander Vaquero Mogrovejo. Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzak, 1.maila.

MARTXAN erabiltzaileak esan du...

Artikulu askoren erabilpena egin dute, bibliografian ondo adieraziz, bai eta elkarrizketa bat burutu ere. Bakarra izan arren oso osatua dago, galdera egokiak eginez eta bertatik informazio asko eta erabilgarria ateraz.
Blogaren aurkezpenari dagokionez oso egokia da, gauzak argi eta modu ulerkor batean adierazten dituzte eta argazkiren bat ere jarri dute bloga atseginagoa eginez.
Diseinua normala da, ez dauka berezitasun handirik, baino atal ezberdinak ditu gauzak ondo aurkitu ahal izateko eta argia da erraz erabili ahal izateko.
Bideoetan agertzen ez diren arren, beraiek eginak direla argi dago, lan originala eta ezberdina denez bloga are interesgarriagoa egiten dutela deritzot.
Izena emateko formulariorik jarri ez duten arren, helbide elektroniko bat utzi dute, apuntatzeko eman behar diren datuak adieraziz.
Hizkuntzari dagokionez, euskara egokia erabiltzen dutela iruditze zait, oso ulerkorra eta akats gramatikalik gabekoa, zenbait ortografia falta ikusi ditudan arren.

Talde baten sortzaileak dira, etorkinak gure artean integratzearen helburuz, ez dirudi diruaren truke egiten dutenik.
Ez dut oso argi ikusi jarduera etorkinentzat bakarrik bideratua dagoen edo ez. Ulertu dezakedanagatik bakarrik etorkinei bideratua dago eta akats moduan identifikatzen dut. Helburua etorkinak integratzea bada, hemengoek jardueran parte hartzea ere gomendagarria irudituko litzaidake.
Instalazioei dagokienez, helbide bat jarri dute, horiek ondo aurkitu ahal izateko, eta horretaz gain kokapena google mapsen adierazi digute. Dutzak ere badaudela idatzi dute, beraz, intalazio aldetik bikaina dela esango nuke.
Erabiliko den materiala egokia iruditzen zait, argazki bidez ondo erakusten dute erabiliko dute material guztia eta haien presioa ondo aurreikusten dute.
Ariketei dagokienez oso ondo azaldu dituzte beraiek sortutako bideoen bitartez, eta dinamika aldetik ondo daudela deritzot.
Amaitzeko esango dut bolgak, nire iritziz, akats txikiak dituen arren, oso ondo burutua dagoela.


UXUE BAYER PEREZ, JFKZ 1. maila

Olatz Olañeta erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Olatz Olañeta erabiltzaileak esan du...

1.Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika):
- Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte (blogak, bideoak, elkarrizketak).
- Aurkezpena egokia da ondo antolatuta baitago. Orri nagusiaz gain, topaketari buruzko informazioa gehitzeko atal ezberdinak sortu dituzte (izen-ematea, materiala…).
- Zenbait IKT-tresna erabili dituzte: bideoak, argazkiak etab.
- Diseinuari erreparatuz, erabilterraza da, informazioa, argi ikus daitezkeen gelaxka ezberdinetan banatu dute.
- Elkarrizketan ez dira partaide guztiak agertzen. Hala ere, lana guztiak batera elkarlanean egin dutela nabaritzen da.
- Idatzia oso egokia da. Ia ez ditu akats ortografikorik.

2.Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
- Burutuko diren ariketa guztien azalpena ematen da.
- Argi eta garbi ikus daiteke beraien helburua zein den; beste herrialde batetikdatozen pertsonen integrazioa erraztea gure kulturan.
- Jardueretan parte har dezaketenen ezaugarriak azaldu dira eta gehienezko kopurua eta parte-hartzaileek izan behar duten adin-tartea zehaztu dute.
- Giza-baliabideak aipatzen dira.
- Argi adierazi dute, bai bideo, argazki eta baita materialaren sailean ere, zein material erabiliko duten.
- Ariketen deskribapena egokia da, bideoak ere erabili dituzte ariketen azalpena indartzeko.
- Saioaren dinamika egokitasunez azaltzen da.
- Saioan zehar erabiliko duten materiala kontuan hartuta, aurrekotu bat azaleratu dute. Gainera, material bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa kalkulatzeko erabili dituzten web orrien estekak jarri dituzte.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Anonimoa erabiltzaileak esan du...

1.- Informazio iturri ugari erabili dituzte: elkarrizekta bat, sei artikulu eta aldizkari bat hain zuzen. Blogaren aurkezpena zuzena da eta nahiko txukun eta ordenatuta dago dena orokorrean, erabilerraza izateaz gain. Hainbat argazki eta bideo daude, zeinak nahiko landuta daudela ikusten da. Ezin da jakin kolaborazio lana den erabat, baina baietz esango nuke. Idatzia nahiko ondo dago.

2.- Aurkezpena ondo dago, jarduera behar den bezela azaldu eta deskribatzen da. Parte hartzaileen ezaugarriak zuzen zehaztuta daude. Instalakuntzak ere behar den bezela zehaztuta egoteaz gain, besta hainbat detaile baliagarri ere ematen dituzte. Materialaren zerrenda badago eta aurreikusitako gastuak ere azaltzen dira. Saioaren dinamika ondo azaltzen da. Ariketak egokiak dira eta oso-oso ondo esplikatzen dira bideo landuen laguntzaz. Erreferentziak zuzenak dira. Bakoitzaren izenaz aparte, ez da ondo zehazten antolatzaieak zeintzuk diren, eta giza baliabideen aipamen handirik ez dago.

Aritz Garmendia Golmayo. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1. maila.

ibaiolabe erabiltzaileak esan du...

1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
Datuak jasotzeko hainbat informazio iturri erabili dituzte (bideoak, elkarrizketak, artikuluak)
Aurkezpena argia, ordenatua eta zehaztasunez idatzita dago
IKT-tresnen erabilera, bideoak,argazkiak
Blogaren diseinua erabilterraza da eta ongi ordenatua dago
Bideotan ez dira partaide guztiak agertzen, argazkietan ordea bai
Hizkuntza aberatsa eta ulerterraza da, baino akats ortografiko gutxi batzuk daude
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
Proposatutako ariketak deskribatu egiten dira
Irabazi asmorik ez duen erakundea, etorkinak euskal gizartean integratu nahi dituzte
Jardueran parte hartu dezaketenen ezaugarriak garbi agertzen dira
Instalazio kopurua eta kokapena agertzen dira
Giza baliabideak ez daude ongi zehaztuak
Erabili behar den materiala aurkezten dute
Saioaren helburuak ongi daude
Ariketen deskribapena argia eta ona da
Saioaren dinamika egokia da
Izan behar dituzten gastuak aurreikusi dituzte
Ideia garatzeko erabili dituzten erreferentziak agertzen dira

Kulturarteko Pilota erabiltzaileak esan du...

Bloga manejatzeko sinple eta erraza da, atalak ondo zehaztuta daude bakoitzean azalpenak argiak agertuz, hizkuntza ulergarri eta argia da. Honeri dagokionez bideotan partaide denak ager daitezela, bestela dena ongi.

Irizpide zehatzei dagokionez, proiektu ideia egokia, helburu, deskribapenak, materialak argi agertzen dira. Informazioaren inguruko erreferentziak ere bertan daude, orokorrean blog ona.

Paul Bereziartua

Naroa erabiltzaileak esan du...

1.Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak (e-rubrika)

-Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte informazioa jasotzeko,esaterako, artikuluak, elkarrizketak...
-Aurkezpena egokia da, argi idatzita dago eta ondo ulertzen da
- IKT-ak erabili dituzte (bidoak, argazkiak..)
-Bloga erabilerraza da eta diseinua txukuna da.
-Hizkuntza egokia, akats batzuk dituen arren
- Bideoetan ez dira partaide guztiak ageri.

2.Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak

-Proposatutako jardueren deskribapena eta aurkezpena egiten da.
-Zein antolatzaile mota diren aipatzen dute (irabazi asmorik ez duen erakundea)
-Topaketa honetan parte har dezaketen pertsonak zeintzuk diren zehazten da
-Jarduerak buruk¡tuko diren instalazioak azaltzen dira
-Giza baliabideak hobeto zehaztea faltako litzateke
-Materiala zein den esaten da
-Saioaren dinamika zen izango den ageri da
-Ariketen deskribapena eta azalpena egokiak dira.
-Izango dituzten gastuen aurrekontua gehitu dute.

Unknown erabiltzaileak esan du...

1.Gutxieneko edukien oharrak
-Datuak lortzeko informazio iturri nagusiak liburu-artikuluak izan dira. Hauen erreferentziak adierazi dituzte eta zuzenak dira. Horrez gain , aditu bati egindako elkarrizketa batetik ere jaso dute informazioa.
-Blog-aren aurkezpena ordenatua, argia eta aberatsa da.
-IKT-tresna ohikoak erabili dituzte: bideoa eta argazkia. Hauek beren proiektua ulertzen laguntzen gaituzte.
-Blog-a erabilterraza da, hau da, argi desberdintzen dira atalak eta erraz heldu zaitezke hauetara. Argia eta ordenatua izan arren ez daoso erakargarria.
-Bideoetan, argazkian denek hartu dute parte beraz talde-lan ona egin dute denek.
-Idatzia ortografia akatsik gabekoa izateaz gain, oso aberatsa da.
2.Ebaluazio irizpideak
-Deskribapen orokorra argi ulertzen da. Jardueraren berri ematen digute.
-Ez dute zehazten zein antolatzaile mota diren. Beren izena aipatzen dute ,baina ez nortzuk diren.
-Erabiliko duten estaldura geografikoaren kokapena argi uzten dute. Jardueran parte hartuko duten pertsonen ezaugarriak aipatzen dituzte baina ez dute asko sakontzen.
-Erabiliko duten estaldurari buruz informazioa ona da. Toki honek dituen baliabideak ere gaineratzen dira.
-Giza baliabideen kasuan ez da zehazten ea nor egongo den topaketan laguntzen.
-Erabiliko duten material kopurua eta tipologia zein izango den argi uzten dute, argazkiak gaineratuz.
-Sortu duten topaketaren helburuak adierazten dituzte baina hauek ez dira oso zehatzak.
-Ariketen deskribapena luzea izan arren oso ongi azaldurik dago. Gainera, bideoak jarri dituzte ariketak ikuskatzeko.
-Saioaren dinamikari buruz ez digute pista askorik eman, egingo dituzten ariketak dakizkigun arren , ez dago ariketez aparte egingo dutena ordutegi batean irudikatuta.
-Topaketa egiteko erabiliko duten materialaren kostua adierazi dute. Hauen prezio zehatzarekin eta guztira beharko den diru kopuruarekin.
-Intereseko esteka gutxi jarri dituzten arren, argazki galeria oso zabala da.
-Amaitzeko , erabili duten informazioaren iturria erreferentzia bidez idatzi dute. Erreferentzia ugari jarri dituzte 5 baino gehiago.

Beñat Eguren Mendizabal JFK 1.maila

Anonimoa erabiltzaileak esan du...


1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte (7 informazio iturri eta elkarrizketa bat) eta informazio iturrien erreferentziak ondo daude azalduta.
Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia eta kopuru egokian (ez gehiegi ezta gutxiegi ere).
IKT-tresnen erabilerari dagokionez, 3 tresna erabili dituzte (argazkiak, bideoak eta beste orrialdeetara bidaltzeko URL-ak).
Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera eta atal horiek aurkitzen errazak dira.
Ez dituzte beraiek agertzen diren bideoak erabili (bideoak haiek egin dituzten arren). Taldekide guztiak agertze diren argazki bat badago, ordea.
Idatzia erakargarria eta txukuna da, hizkuntzaren erabilera aproposa.

2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
Sarrera bat dute blogaren hasierako orrialdeetan.
Erakunde mota adierazten dute (irabazi asmorik gabeko erakunde publikoa).
Jarduera etorkinei zuzenduta dagoela azaltzen da.
Instalazioak erakutsi egiten dira eta gainera ubikazioa txertatu dute.
Materialak eta haien prezioa orrialde batean agertzen dira xehetasunez, argazkiak eta guzti.
Saioaren helburu orokorrak blogaren sarrera orrian daude.
Ariketak eta saioaren dinamika egokiak iruditu zaizkit, inklusioa lantzen duten jolasak aurkitu ditzakegulako (ezagutza jolasak, elkarlana lantzeko jolasak…)
Oso interesgarria iruditu zait bideoak beraiek egin izana.
3. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
Peio Arrate Zelaia, JFKZetako 1. mailako ikaslea

Ander Izquierdo erabiltzaileak esan du...

1.Ebaluazio irizpideen inguruko oharrak:
-Informazio iturri ugari erabili dituzte: zazpi eta elkarrizketa bat hain zuzen ere. Hauen erreferentziak ondo azalduta daude.
-Sarrera zuzena da, modu egokian idatzia (irakurlea adi egoteko)
-IKT-ren erabilpena ageri da: bideoak, argazkiak...
-Kolaborazio egokia ageri da, partaide guztien lana ezberdindu daiteke.
-Hizkuntz landua erabili dute, oso akats ortografiko gutxirekin.

2.Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
-Topaketa zer pertsonei zuzenduta dagoen adierazi da.
-Ekintza honekin lortu nahi den helburua zehaztu dute.
-Ariketak luzeak izan arren ondo azalduta daudela esango nuke.
-Erabili nahi den materiala egokia iruditzen zait (irudiak)
-Saioa oso eramangarria dela esango nuke.
Bloga interesgarria eta erakargarria iruditu zait.

ANDER IZQUIERDO LABAYEN JFKZ 1go MAILA

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

1 Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
Aurkezpena egokia da. Atal desberdinak egin dituzte informazioa banatzeko eta hórrela dinamikoagoa da.
Informazioa artikulu askotatik eta elkarrizketa batetik lortu dute, gainera hau ondo adierazi dute haien erreferentzietan.
Talde lana egin dutela dirudi, baina hau ezin dugu guztiz jakin.
Bideoak eta argazkiak erabili dituzte azalpenak ulergarriagoak izateko.
Blogaren diseinua egokia da, erraz aurki daitezke gauza guztiak.
Hizkuntza zuzena eta ulergarria erabili dute.

2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak.
proposatu duten jardueraren deskribapen orokorra edo sarrera nahiko argia da.
Zein nolako erakunde mota diren zehaztapenik ez dut ikusi. Aldiz topaketaren nondik norakoak zein erabiltzaile motari dagon zuzenduta dagoen zehaztu dute, baita ere zeintzuk diren beraien ezaugarriak.
Topaketaren nondik norakoak aurrera eramateko behar eta erabiliko dituzten instalazio eta materialak zeintzuk diren zehaztu dituzte; baita horien kopuruak ere.
Saioaren helburu zehatzak direla eta, proposatutako ariketak erabiltzaileen ezaugarriak kontuan izanda egokiak direla pentsatzen dut. Hortaz gain, saioaren dinamika eta jardueren ordena ere zuzena dela esango nuke.
Giza baliabidek edo jarduerak aurrera eramateko lan-taldearen zehaztapena ez dut inondik ikusi.
Topaketaren aurreikusitako gastuak atal batean egoki zehaztu dituzte.
Amaitzeko, esan erabilitako informazio-iturriak blogean isladatuak izan direla. Hortaz gain, proposatutako bideoak oso originalak iruditu zaizkitela gaineratu nahi dut.
Jon Mikel Magunagoitia Blasco, Jarduera fisikoa eta kirolen zientzietako 1.mailako ikaslea

mintxofernandez erabiltzaileak esan du...

• EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIAK
o Informazio iturri anitzak erabili dituzte, eta hauen erreferentziak azaltzen dira
o Testua argi azalduta dago, eta irudiez lagunduta.
o Bideoak zein argazkiak erabili dituzte
o Bloga simplea da erabiltzeko, ataletan ongi banaturik
o Taldekide guztiek parte hartu dute bideoetan
o Ortografia akatsik gabe, argi idatzita dago
• EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK
o Sarrera bat erabili dute
o Erakundea ez dago zehaztuta
o Kultura ezberdinei zuzenduta dagoela azaltzen da
o Instalazioei buruzko informazio zabala ematen dute
o Giza baliabideak ez daude guztiz zehazturik
o Materiala agertzen da
o Helburuak sarreran agertzen dira
o Bideoen bidez ariketak deskribatu dituzte, egokiak edonorentzako
o Dinamika ongi azaldu dute
o Gastuak kontuan hartu dituzte
o Aipatzeko, ariketak errazak eta ongi azalduak daudela iruditu zait
o Erreferentziak azaltzen dira.
• FERMIN FERNANDEZ MONTES, JFKZ 1.MAILA

Unknown erabiltzaileak esan du...

1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).

-Datuak jasotzeko informazio-iturri desberdinak erabili dituzte eta argi eta garbi idatzi dituzte erreferentziak bibliografia atalean.
-Testua ordenatuta eta zehatz idatzita dago.
-IKT tresna modura bideoak erabili dituzte ariketak azaltzeko.
-Blogaren diseinua: erraz erabiltzeko modukoa da baina saioaren antolamendua ez dago adierazita inon eta hasiera ordua izen-ematea atalean dago.
-Kolaborazio lana: bideoan ez dira guztiak agertzen, noizean behin nabari da bi esku desberdin ageri direla, pertsona ezberdinenak eta aurresuposatzen dut guztiek hartu dutela parte eta kolaboratu dutela lanean inongo dudarik gabe.
-Hizkuntzari dagokionez, oso ongi idatzita dago, txukun eta ia ortografia akatsik gabe.

2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.

-Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra ez da agertzen edo ez dut aurkitu behintzat azalpen argirik.
-Antolatzaile mota ez dute zehaztu.
-Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak argi zehaztu dituzte.
-Instalazioak zein izango diren zehaztuta dago.
-Behar den materiala atal batean oso ondo adierazita utzi dute.
-Saioaren helburu zehatzak ere azalduta daude era egoki batean.
-Ariketak ezinhobeto azalduta daude bai idatzi eta bai bideo-muntaia batekin ahoz azalduz, eta erabat inklusiboak dira pentsatu duten saio eta helburuetarako.
-Saioaren dinamika ez dago azalduta.
-Aurreikusitako gastuak ondo adierazita daude materialen atalean.

Peru Portalo Larrañaga, Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak, 1. kurtsoa.

Sarrera

Pilota Denontzat Jon Kepa, Aitor, Julen eta Luis Mari gara eta etorkinak gure artean integratzeko asmoarekin Pilota denontzat taldea so...