Goian Gasteizko alde zaharrean lanean aritzen den proiektu sozio hezitzailea da. Atzerritik datozen eta bertan bizi diren pertsona, kolektibo eta erankunde ezberdinen arteko elkarbizitza errespetu, komunikazioa hobetu eta kooperazio sustatzeaz arduratzen dira.
Pilota Denontzat: Gasteizen, gutxi gora behera, zenbat herrialde ezberdinetako jendea bizi da?
Goian: Guk Alde Zaharrean bakarrik lan egiten dugunez hiri osoko datuak ez ditugu, Alde Zaharrekoak bakarrik baizik. Gaur egun, guk lan egiten dugun auzoan, 8.500 biztanle inguru daude, eta, haietatik %17 atzerritarrak dira. Beraz, ikusi dezakezuen bezela kopuru handia da eta jendeak hauei arretarik eskeintzen ez dien arren, gure lana hauei bizitza erraztea da.
PD: Nongoak dira etorkin gehienak?
Goian: Gasteizen etorkin asko dauden arren eta hauek jatorri askotarikoak izan arren, guk, gure auzoko datuak bakarrik erraztu ditzakegu. Gure auzoan, jatorriz, magrebiarrak dira gehienak. Beti hau izanda gehien errepiktu den jatorria etorkinen aldetik. Ala ere, azkenaldian Afrika subsaharianokoak dira gehien etortzen direnak.
Etorkinez gain, Gasteizkoak diren edo etorkinak ez diren pertsonei ere laguntzen diegu. Hauen kopurua txikiagoa da logikoki, baina kasuren bat badugu.
PD: Gasteizera etortzen diren etorkinek jendea ezagutzeko jarduerak antolatzen dira? (festak, tailerrak..) Nolakoak dira jarduera hauek?
GOIAN: Gasteizko hiritar gehienek jakin ez arren, jarduera ugari antolatzen dira atzerritar hauei laguntzeko. Ala ere, jarduera hauek normalean ez dira integrazioarekin lotuta izaten, oinarrizko beharrekin baizik. Oinarrizko behar hauen barruan sartzen dira hizkuntza ezagutzea edo formakuntza adibidez eta jarduera hauek gehienbat elkartegintzatik antolatzen dira. Beraz, gurea bezalako elkarteak, aisialdian lan egiten dutenak, gutxi dira. Horregatik, aurretik esan bezala, gure elkartea etorkinei laguntza ematen saiatzen da aisialdiaren esparruan.
PD: Etorkin hauek euskal kulturaren berri izaten dute? (Kirolak, festak, gastronomia...)
Goian: Euskal kulturaren berri izaten dute horretarako aukera dagoenean. Hau da, etorkinak kanpotik datozenean ez dakite ezer emengo kulturari buruz, eta gutxiago dauzkan baliabideekin. Beraz, jakintza hau erakunde eta elkarte desberdinek sortutako jardueretatik abiatuta sortzen da. Askotan, kontsumoaren inguruan antolatzen dira jarduera hauek, eta logikoki, muga nabariak izaten dituzte hauek. Horregatik, gu, aisiaren inguruan mugitzen saiatzen gara.
PD: Zergaitik da interesgarria beste kulturetako jendea ezagutzea.
Goian: Lehenik eta behin esan behar dugu beste kulturetako jendea gu bezala beste pertsona bat gehiago dela. Etorkina izateagatik ez du esan nahi pertsona hau desberdina, arraroa edo jende askok pentsatzen duen bezala gaiztoa denik.
Etorkin hauek ezagutzeak, arrazismoaz eta ezjakintasunaz sendatzen zaitu. Gainera, pertsona hauekin lan egitean asko ikasten da beraietaz eta munduan dagoen egoera erreal eta krudela ezagutzeko ona da. Gainera, laguntza hau eskeniz, sinplea eta erraza izan arren, satisfakzio eta ongi-izate ikaragarriak sortarazten ditu, eta hobeto sentiarazten gaitu. Beraz, oso lan baliogarria da.
PD: Zuek egiten duzuen lana nolakoa da?
Goian: Gure lana 3-16 urte bitarteko haur eta gazteengan zentratua dago, esan bezala aisialdiaren eremuan. Ez dago jatorri etorkineko haurrentzat bakarrik zentratua, auzoko haur eta gazte guztientzat lan egiten bait dugu. Ala ere, iritsi berri diren horiei, beraien artean ezagutzeko aukera eskaintzen diegu guk antolatutako jarduerez aparte. Jarduera berezi hauek guk antolatu eta gidatzen ditugu, eta helburua betorkinen arteko ezagutza erraztea da. Jolasen bidez beren burua ezagutzeko eta ingurukoekin harremanak egiteko aukera ematen diegu, plazerretik eta gozamenetik abiatuz, jolasa eta kirolaren bitartez.
PD: Zuek egindako lana eskertzen dute kanpotarrek?
Goian: Orokorrean uste dugu lana eskertzen dela. Komunitate mailan, ondorio positiboak ditu hemengo auzokideentzat gainera. Beraz, kanpotarrez gain, auzo mailan ere eskertzen dute gure lana eta errekonozimendu honek asko pozten gaitu. Izan ere, gure lana baloratua dela ikusten bait dugu eta aurrera lanean jarraitzeko indarra ematen digu.
1 iruzkin:
• Hainbat aldizkari eta artikulu erabili dituzte bloga osatzeko, gainera, Goian Gasteizko alde zaharrean lanean aritzen den proiektu sozio hezitzaileari elkarrizketa agertzen da.
• Instalazioen kokapena eta ezaugarriak argi adierazita daude, eta hauen argazkia agertzen da.
• Saio hau egiteko arrazoiak eta saio honen helburuak adierazi dituzte, baita nori bideratuta dagoen.
• Bloga modu egokian diseinatuta dago, modu errazean aurkitu daitezke irizpideak, izan ere, aurkezpena egokia da.
• Ariketak ondo azalduta daude, eta gehigarri moduan hauen bideoak txertatu dituzte, hobeto ulertzeko.
• Saioaren dinamika azaldu dute, ariketen ordena nahiz hauen iraupena.
• Aurreikusitako gastuak agertzen dira, bertan, pilotak, uztaiak, lokailuak, palak etab. lortzeko beharrezkoa izango duten diru kopurua ipini dute.
Argitaratu iruzkina