Bibliografia

  • Ruiz-Valdivia, M., Barajas, D. M. L., Zagalaz-Sánchez, M. L., & Zagalaz, J. C. (2012). Análisis de la integración del alumnado inmigrante a través de las clases de Educación Física. Apunts. Educación física y deportes, 2(108), 26-34. Kontsulta: 2018-10-25.  https://www.raco.cat/index.php/ApuntsEFD/article/view/261052/348150 

  • Ríos, M., Ruíz, P., & Carol, N. (2014). La inclusión en la actividad física y deportiva. Barcelona: Paidotribo.

  • Elkarrizketa: Ane Zelaia. Goian Proiektu sozio-hezitzaileko kidea. Gasteiz, 2018-11-12

7 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte, elkarrizketa bat eta hainbat artikulu ere, alde horretatik oso ondo, gainera artikuluak egokiak dira.
Aurkezpena argia da, argi uzten dute zein den beraien helburua eta garbi azaldurik dago, baina ez dituzte grafikoak edo eskemak erabili, baina argazkiez baliatu dira beste hainbat kasutan.
IKTari dagokionez nahiko aproposa da, ariketa bakoitza azaltzeko bideo erakargarria erabili dute baina beti pertsona berak azaltzen du, beraz hor ez da denen parte hartzea ikusten. Bloga ulerterraza da baina ez da oso erakargarria eta sinplea da. Ortografia akats urriak.

Arteaga Itxaso_Iruzkinak

gorka erabiltzaileak esan du...

Pilota denontzat bloga lehen aldiz ikusterakoan inpresio ona datorkit. Izan ere blogaren diseinua garbia da eta kolore egokiak konbinatuz, dena argi eta garbi ikusten da.
Oso blog txukuna da, hau da, informazio ugari dago, baina modu egokian ipinita eta argazki ugarirekin tartekatuta. Honek, ikusgarritasuna ematen dio eta baita irakurlegoei interesa piztu ere.
Iraskeleak eskatutako gauza minimoak daude: instalazioak, ariketak, materialen zerrenda… eskatu beharrekoa ipini dute.
Informazioaz gain, elkarrizketa bat egin diote Gasteizen lanean aritzen diren pertsonei eta horrek puntuazio hobea lortuko dute. Oso elkarrizketa baliotsua izan da.
Ariketei dagokionez, 9 ariketa egin dituzte, bakoitzean bideoa eginez ariketa argi eta garbi azalduz. Gainera, bideo horiek editatuta daude, bai musikarekin eta baita irudiekin, beraiek hitz egiten dauden bitartean ariketa esplikatzen. Ariketa bakoitza, idatzita dago zer egin behar den. Azken ariketan gainera, Euskal Pilotak dituen jokamolde ezberdinak landuko dituen ariketa da eta oso egokia da.
Instalazio eta material errealak ipini dituzte, hau da, ez dute ezer asmatu eta benetako gastuak ipini dituzte.
Artikulu ezberdinak ere jarri dituzte blogean eta oso egokiak gainera beraien inklusioan.
Ohar gehienak betetzen dituzte eta oso ondo gainera.

aitzol erabiltzaileak esan du...

blogak kanpotikan itxura txukuna dauka eta landu izanaren inpresioa ematen du,honetaz gain diseinu sinpleak ulergarritasun maila altua ematen dio.
Bloga lehenago esan bezala oso landua dago informnazio ugarirekin eta hau oso ondo konbinatzen dute bai argazki,bai bideoekin irakurtzeko errazagoa bihurtuz bloga.
ebaluazio irizpideetan eskaturiko gauza guztiak daude ; material zerrenda , ariketak , bideoak (oso ondo landuak). Honetaz aparte elkarrizketa gauzatu egin dute_(lanketa puntu interesgarriekin).
gauzatu dituzten 9 ariketetaiko bakoitzak bidio eta azalpen argi bat eduki du , modu oso kuriosoan azaldua (originala), honetaz gain ariketa hauek beren esplikazio idatzia zeukaten.
instalazio eta materialak egoki jarri dituzte, hauek suposatuko zuten gastuekin.

blogan zehar aipatu dituzten ziten erreferentziak ipini dituzte, artikulu ezberdinak erabiliz, egokiak inklusioaren kasurako.
beraien blogak ebaluazio irizpideen alderdi guztiak ukitu eta landu dituela esango nuke.

aitzol erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
aitzol erabiltzaileak esan du...

(E-rubikaa)
informazio bilketa sakona egin dute informazio iturri ugarietatik jasoaz, bikainerako eskatzen dena soberan jarriaz Eta testuan aipaturiko zita guztiak aipatu dituzte amaieran , honetaz gain elkarrizketak eta artikuluak aipatu dituzte.
-Bloga oso argi idatzita dago , non informazioa txukun eta eskuragarri daukagun.
-blogan zehar bideo ,audio,argazki(propioak), foroak ... erabili dituzte
-bloga modo argi eta sinplean antolatuta dago honen ulergarritasuna laguntzen
-kolaborazioa guztizkoa da, hau da , bideo,argazki...sorkuntzan , denek parte hartzen dute
-idatzitako ondo idatzita dago ortografikoki eta modu erakargarrian

2. ebaluazio irizpide zehatzak

-sarrera egoki bat dauka blogak egingo dutena ondo adieraziz, eta ondo antolatutako ekintza dela esango nuke.
-bereaien topaketa lekuaren eta bertan egongo den kontextua ondo zehaztua( pertxona kantitatea , materiala, kokapena...)
ariketak ondo behatuta , guztiz iklusiboa dela esango nuke eta saioaren dinamika ondo zuzenduta dagoela beraien ideia edo intentziotara

Unknown erabiltzaileak esan du...

1. Ebaluazio irizpideen inguruko oharrak (e-rubrika):

-Informazioaren bilaketa oso sakona izan da, izan ere, informazio-iturri asko erabili
dituzte, erreferentzietan elkarrizketak, artikuluak eta testuan zehar erabilitako aipu
guztiak adierazi baitituzte.
-Bloga oso argia da, informazioa eskuragarria, zehatza eta txukun adierazita dagoelarik.
-IKT tresnen inguruan, bideo, audio, argazki (multimedia zein eurenak), foroak, etab
erabili dituzte, horrek guztiak bloga asko aberastu duelarik.
-Bloga modu argian antolatuta dago, ulergarritasuna guztizkoa da eta ez dago inolako
arazorik ortografiari zein kaligrafiari dagokionez, erakargarria delarik..
-Kolaborazioa totala da, ekintza eta bideo orotan (eta horien sorkuntzan) guztiek parte
hartu baitute.

2. Ebaluazio irizpide zehatzen oharrak:

-Sarrera egokia da saioan zehar egindako guztia ondo adieraziz, eta irakurri ostean,
saioa antolatzerako orduan gakoa harrapatu dutela iruditzen zait.
-Topaketa lekua eta ingurugiroa (pertsonen kantitatea, kokapena, baliabide materialak
eta giza baliabideak) oso ondo zehaztuta daude.
-Instalazioen berri ere ematen dute.
-Ariketa guztiak ondo behatuta daude, baita euren helburuak ere. Gainera, saioa guztiz
inklusiboa dela uste dut, lortu dute horrela izatea, saioaren dinamika egoki baten
bidez euren xedea bultzatzea lortu baitute.

XABI GABIRONDO ZULOAGA, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, 1go MAILA

Sarrera

Pilota Denontzat Jon Kepa, Aitor, Julen eta Luis Mari gara eta etorkinak gure artean integratzeko asmoarekin Pilota denontzat taldea so...