Ariketak


1- Pistolero: 

Saioa hasteko "Pistolero" jokoan jolastuko dugu. Joko honen helburu nagusia topaketako parte-hartzaileak beraien artean ezagutzea da, beraien izenak, jaioterria, adina...  Denak borobil batean jarriko dira, bat borobilaren erdian pilota batekin dela. Erdian denak pilota bat izango du. Erdikoak bira batzuk eman eta pilota borobilean den norbaiti pasako dio. Pilota hartzen duenak bere aurkezpentxo bat egingo du, eta ondoren erdira joango da, pilota beste norbaiti pasatzeko. Jokoa denek aurkezpena egiten dutenean bukatuko da, gutxi gora behera 8-12 minutuko iraupena izango du.



2- Katearen jolasa:

Berotzeko,  katearen jolasan arituko gara. Joko hau ere harrapaketa jolasa da. Hasieran harrapatzaile bakarra dago, eta beste guztiak harrapatzen saiatu behar du. Norbait harrapatzen duenean, biak eskutik helduko dira, eta besteak harrapatzen saiatu behar dute. Jendea harrapatzen doazen heinean, eskutik heltzen joango dira, gehienez 3ko kateak sortuz. Hau da, hirukote batek 4. harrapatzen duenean, 2-2 sakabanatuko dira, eta bakoitzak bere aldetik besteak harrapatzen jarraituko du. Jokoa guztiak harrapatuak direnean bukatuko da. Jolas honek gutxi gora behera 8-12 minutuko iraupena izango du.




3- La txila:

Ondoren, "La Txila" izeneko jokoa egingo dugu. Joko hau Algeriako joko tradizional bat da. Gasteizko etorkin gehienak inguru honetakoak direnez, interesgarria izan daiteke beraiek ezagutzen dituzten jokoak egitea. Joko honetan partaideak bi taldetan banatzen dira, talde bat harrapatzailea eta bestea harrapakina. Harrapatzaileak binaka jarriko dira, eskutik helduta. Bikote hauetako bakoitzak baloi bat izango du, eta beste taldekoak harrapatzeko baloiarekin jo behar diote, baloia jaurtiz. Norbait baloiak jotzean, eliminatua izango da. Jokoa guztiak harrapatuak izan direnean bukatuko  da, eta lehenengo aldiz bukatzean berriro hasiko dira taldeen rolak aldatuta.  Jolas honek gutxi gora behera 8-12 minutuko iraupena izango du.




4- Ajatatut: 

Hau Estatu Batu eta Kanadako joko tipikoa da, baina, guk euskal pilotarekin erlazio gehiago izan zezan pixka bat moldatu egin dugu. Talde txikitan jarriko dira, 4-6ko taldeetan. Lurrean belauneneko jarriko dira, esku bat  bizkarrean dutela. Talde bakoitzak pilota bat izango du, eta libre duten eskuarekin  ahalik eta pase gehien egiten saiatu behar dute, pilotak lurra jo gabe. Pilotak lurra  jotzen badu, berriro hasiko dira. Jokoa erakargarriagoa egiteko erronkatxo bat  proposatuko diegu: uzten diegun denboran jarraian kolpe gehien ematen dituen taldeak irabaziko du. Jolas honek gutxi gora behera 8-12 minutuko iraupena izango du.



6- Piloteoa: 

Honen ondoren euskal pilotarekin lehen erlazio zuzena bizituko dute, aurreko jokoaren antzeko egitura duen joko batekin. Eskuz, piloteoan ahalik eta gehien irauten saiatu behar dute, kolaborazio osoan. Aurrekoan bezala, erakargarriagoa egiteko pilotakada gehien egiten dituen taldeak irabaziko du. Jolas honek gutxi gora behera 8-12 minutuko iraupena izango du.




7- Uztaiaren jolasa:

Hurrengoa Euskal Pilotako Petanka izango  da. Lurrean uztai bat jarriko da. Bakoitzak pilota bat izango du, eta pilota frontisera botata (nahi duten moduan: kolpea, sakea, atxikiz..., baldintza bakarra pilotak frontisa jo behar duela da) botea uztailetik ahalik eta gertuen egiten saiatu behar dute. Botea uztailetik gertuen (edo barruan)  egitea lortzen duenak  irabaziko du. Jolas honek gutxi gora behera 8-12 minutuko iraupena izango du.




8- Harrapaketa:

Jarraitzeko, bi taldetan banatuko dira, batzuk frontisean eta besteak errebotean. Bi txokoetan joko bera egingo da. Pareta marra baten bitartez bitan banatuta egongo da: eskuina eta ezkerra. Partaideak ere bi ilaratan egongo dira, bata eskuinean eta bestea ezkerrean. Monitoreak pilota frontisera botako du (berak aukeratuko du marraren zein aldetara). Frontisaren eskuineko aldean jotzen badu, eskuineko ilaran daudenek alde egin behar dute, kontrakantxara, eta ezkerreko ilarakoek hauek harrapatzen saiatu behar dute. Alderantziz, pilotak ezkerraldean jotzen badu, ezkerreko taldeak ezker pareta ukitu beharko dute, eta eskuineko taldekoek hauek harrapatzen saiatu. Jolas honek gutxi gora behera 8-12 minutuko iraupena izango du.




9- Modalitateen ezagutza:

Bukatzeko, 3 txokotan banatuko dugu frontoia: frontisa, errebotea eta erdialdea. Txoko bakoitzean euskal pilotako hiru jokamolde landuko ditugu: eskuz, pala eta zesta punta. Helburu nagusia pilotako  espezialitate ezberdinak ezagutzea eta beraien artean bata bestea laguntzea izango dira. Txoko bakoitzean monitore bat egongo da, erreminta eta pilota ezberdinak erakusteko, eta hauek probatzeko aukera izango dute, pilotarien sentsazioak apur bat sentitzeko. Txoko bakoitzeko iraupena 10-15 minututakoa izango da, eta partehartzaile guztiak hiru txokoetatik pasatuko dira.
  • Eskuz: errebotean zintarekin karratu bat markatuko dugu, eta umeek pilota jo eta karratu horretan sartzen saiatu behar dute. Ondoren, partaideak ilaran jarri eta ahalik eta piloteo luzeena mantentzen saiatuko gara, monitorearen laguntzarekin eta pilota jotzeko ilarako ordena errespetatuz, horrela hain zuzen ere: A-monitorea-B-monitorea-C-monitorea… 
      
  • Palaz:  Hasteko, binaka jarriko dira, bikoteko pilota batekin eta bakoitza pala batekin. Ariketa hau tenis modukoa izango da, bata bestearen aurrean jarriko dira eta erdian botea emanez kolpatu behar dute pilota (helburua pilota jokoan mantentzea izanez, ez da tanto egin behar). Ondoren, ume bakoitzari pilota bana emango zaio eta banaka monitorearen kontra tanto bat jokatuko dute.

  • Zesta-potearekin: Lehenengo ariketarako ume bakoitzak zesta pote eta pilota bat izango dute. Beraien pilota gora jaurtitzen eta gero zesta potearen bidez hartzen saiatuko dira eta jarraian egiten dituzten jaurtiketa eta harrerak kontatuko dituzte. Bigarrenik, binaka jarriko dira eta paretaren kontra piloteo bat egiten saiatuko dira, ahalik eta pilotakada gehien jarraian egiteko asmoarekin.




Sarrera

Pilota Denontzat Jon Kepa, Aitor, Julen eta Luis Mari gara eta etorkinak gure artean integratzeko asmoarekin Pilota denontzat taldea so...