Pilota Denontzat
Jon Kepa, Aitor, Julen eta Luis Mari gara eta etorkinak gure artean integratzeko asmoarekin Pilota denontzat taldea sortu dugu.
Jon Kepa, Aitor, Julen eta Luis Mari gara eta etorkinak gure artean integratzeko asmoarekin Pilota denontzat taldea sortu dugu.
Geroz eta kanpotar gehiago aurkitzen ditugu gure artean. Kopuru hau igotzen joan da azken urteetan. Gainera, tendentzia honek jarraituko du etorkizunera begira.
Pertsona hauek bere lurraldetik beraientzat berria den beste lurralde batera etortzen dira. Hemen, Euskal Herrian, kultura, pertsonak, ideologia... dena berria eta guztiz desberdina da beraientzat. Hau gutxi balitz, gure beraienganako tratua eta harremana ez da batere ona, baztertu, iraindu eta gutsietsi egiten bait ditugu.
Gure helburua, pertsona hauei egoera apur bat erraztea izango da, pilota bezelako jarduera fisiko bat, elementu integratzaile moduan erabiliz. Horretarako, Gasteizeko Goian izeneko proiektu sozio hezitzailearen laguntzaz, hainbat jarduera prestatu ditugu pertsona hauei laguntzeko.